Skate indoor eta igeriketa txapelketak izango dira urtarrilean Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko abe. 30a, 18:08
Urte berriarekin batera, kirol lehiaketa bi egingo dituzte Sopelan: Skate Indoor Txapelketa eta Sopelako Moreaga Ugerzaleak (MUS) igeriketa taldearen zazpigarren sari herrikoia. Lehenengoa urtarrilaren 2an jokatuko dute lehen aldiz, Zipiriñe ikastetxeko patioan. Lehenik eta behin, ikastaroa egingo dute 12:00etatik 14:00etara eta, ondoren, 16:00etan, txapelketari hasiera emango diote, 20:00ak arte. MUSek antolatutako sariketa, berriz, urtarrilaren 9an izango da goizeko 11:00etatik aurrera, udal igerilekuan. Bertan, adinaren araberako hainbat proba egingo dituzte: ume txikiek 16,5 metro egin beharko dituzte igerian; 2003 eta 2005 urte bitartekoek 25 metro; eta 2002 baino lehen jaiotakoek 50 metro. Zazpi urte beteko ditu aipatu kirol ekitaldiak, eta, urtero legez, kirolzale ugari biltzea espero dute antolatzaileek. Izen-ematea euro batean izango da eta, lehiaketa jokatu ostean, puzgarriak jarriko dituzte neska-mutilek goza dezaten. Argazkian, Sopelako Moreaga Ugerzaleak (MUS) taldeko neskatoak uretara sartzeko prest / © MUS.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun