Azken egunotan, "Getxo al dia" izeneko esku-orria zabaldu du PP alderdiak Getxo udalerriko postontzietan. Bertan, udal zergak eta tasak, Areetako Xake plazako karpa, aparkaleku falta eta Udal Gobernuari egiten ohi dizkioten beste kritika batzuk jasotzeaz gain, datozen udal hauteskundeetarako inkesta igorri diete auzokideei. Bertan, hauteskundeak "bat batean" egingo balira garaipena, boto baliagarrien %36,50 eta hamaika zinegotzi jasoko lituzketela diote popularrek, egun Alternatibak duen jesarlekua bereganatuko luketelakoan. Horren arabera, EAJk (%34,90) hamar hautetsi eskuratuko lituzke eta PSE-EE (%13,6) berriro ere giltza izango litzateke lau zinegotzirekin. TNS-Demoscopiak burututako Getxoko Udal Hauteskundeetarako Barometroaren datuak, baina, ohiko laginik eta datarik gabe datoz. Izan ere, azterketa ez dute hilabete honetan egin, pasa den ekainean baizik. Gainera, aipatu balizko emaitza
uztailean ospatu zuen jada Getxoko PPk. Argazkian, Marisa Arrue Getxoko PPren alkategaia.