Getxoko Udalak jakinarazi duenez, TAO zerbitzuaren txartelaren salneurria ez da igoko 2011n. Hartara, hori berriztatu edo lehendabiziko aldiz eskatzen dutenek 48,15 euro ordaindu beharko dute. TAOren erroldan agertzen diren bizilagunei txartel berria igorri die jada Udalak. Txartela galdu edota jaso ezean, interesatuek udal bulegora (Foru kalea 1, 2. solairua, Zerga Kudeaketa) jo beharko dute eskuratzeko. Bestalde, txartela nahi ez dutenek berau itzuli beharko dute urtarrilaren 30a baino lehen. Herritarren arretarako bulegoetan egin dezakete: Itzubaltzeta / Romon (Aurrezki Kutxa kalea, 3), Getxon (Benturillena kalea, 17), Algortan (Juan Bautista Zabala kalea, 6) edo Udaltzaingoan (Alango kalea, 25). Argazkian, Algortako herritarren arretarako bulegoa / © Getxoko Udala.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!