Erakunde espainolaren ustez, federatuta dagoen Getxoko Atletismo Taldea laguntzaile gisa agertzean lasterketa bere arauen arabera jokatzekoa zen. Hortaz El Aamri "atzerritarra" izateagatik eta Araba, Bizkaia edota Gipuzkoan erroldatuta ez egoteagatik ez omen zuen parte hartzerik. Gauzak horrela, saria Francisco Javier Fontaneda bizkaitarrari eman zioten, laugarrenari. Emakumezkoen lasterketan, berriz, arazorik ez zioten jarri Lucy Karimi (31:02) keniarraren garaipenari, federatuta ez egoteagatik.
Sailkapenak hemen ikus daitezke.
Lasterketaren irudiak Itxartu Taldearen eskutik:
Hilaren 19an, 2.298 atleta bildu ziren Itziar Lopez de Uralde atleta zena omentzeko lasterketa herrikoian parte hartuz. 27. edizioko gizonezko proba Herri Katalanetan bizi den Khalid El Aamri atleta marokoarrak irabazi zuen, 26'03" denbora eginez. Gainera, Tanzaniako Tadeo Nadak orain 15 urte ezarri zuen probako marka hautsi zuen zortzi segundoz. El Aamriren atzean, Evans Mayoyo keniarra (26' 05") eta Samir Ait Bouychmane marokoarra (28'42") sailkatu ziren. Alabaina, Espainiako Atletismo Erret-Federazioak estututa, eta probako araudiak horrelakorik jasotzen ez duen arren,