Leioako Udalbatzak atzo onartu zituen 2011rako aurrekontuak; udal aurrekontu orokorra, Soinu Atadia Fundazioaren (musika eskola) aurrekontua eta Euskararen Erakundearen (euskara zerbitzua eta udal euskaltegia) aurrekontua, barne. Baiezko bozka tokiko Gobernuak eman zuen, hau da, EAJk eta Ezker Batuak. PSE-EE, berriz, abstenitu egin zen. Eta PPk ezezkoa eman zuen. Horrenbestez, 2011rako 37 miloi eta erdiko aurrekontua dauka Leioako Udalak; bi miloi euro izango ditu Leioako Musika Eskolak; eta 1.200.000 euro Mastitxu udal euskaltegiak. Soinu Atadia Fundazioak eta Euskararen Erakundeak Udalaren eskutik jasotzen dute euren aurrekontuen %45; gainontzeko %55a, berriz, Eusko Jaurlaritzaren eskutik eta ikasleengatik. Argazkian, Leioako udaletxea / © Leioa.net.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!