Badira lau urte baino gehiago, telefonia mugikorreko antenak "kamuflatzen" ari zirela salatu zutenetik Getxo udalerrian. "Jende askok tximiniak besterik ez zirela esaten ziguten", aipatu du
Antenarik Ez auzokide taldeak. "Egoera berdin" jarraitzen duela uste dute kolektiboko kideek: "garai horretako enpresa berberak antena berriak jartzen jarraitzen ditu, bizilagunek aurrean zer daukaten ere jakin barik. Ez dira kalterik egiten ez duten tximinia soilak. Telefonia mugikorrerako antenak dira", salatu dutenez. Gauzak horrela, "herritarrak engainatzen aritzea" egotzi diete telekomunikazio enpresei. Getxo Udalari, berriz, "horrelako amarruak babestea" leporatu diote. Guzti horren adibide bezala jarri dute Getxoko Altube kaleko 8. zenbakian dagoen instalazioa. Gaineratu dutenez, isuri biko teilatuan egonda, "ez dator bat
udal ordenantzak (pdf) zehazten duenarekin". Euren hitzetan, ez da aipatutakoa, "kamuflatuta" topatu duten antena bakarra. Argazkian, Altube kaleko antena / © Antenarik Ez.