Kultur Leioa alboko Errekalde plazan kokatuta dagoen izotz pistak 2.937 pertsona hartu ditu jada, atzo batutako datuen arabera. "Ekintza berezi hau posible izan da
Udalaren eta Leioako Merkatarien Elkartearen arteko akordio bati esker", azaldu dute tokiko arduradunek. Aurtengo berrikuntza horrek izandako arrakasta "hain handia izan da", hurrengo urteetan ere jartzeko asmoa dutela. Ia 300 metro koadroko azalera duen izotz pista Gabonetako oporrak iraun bitartean egongo da zabalik, hau da, hilaren 9ra arte. Baina ordutegi ezberdinekin, jai egunak kontuan hartuta: gaurtik hilaren 8ra arte, ordutegia 11:00etatik 22:00etara izango da; eta igandean, hilaren 9an, 11:00etatik 20:00etara egongo da zabalik. Gogoratu behar da sarrera euro bikoa dela pertsonako, baina Leioako dendetan erosketaren bat egiten dutenek sarrera doan izango dute. Argazkia, Algortako Biotz Alai plazan jarritako izotz pista ere hilaren 9ra arte egongo da zabalik / © Getxoko Kultur Etxea.