Benedí, Elecqui eta Leohiko Biotz industria taldeko langile ohiek elkarretaratzea egingo dute bihar Bilbon, lanpostuak galdu zituztenetik bi urtera, orain kalte-ordainik gabe geratzear direla salatzeko. Ricardo Benedi algortarra zen enpresaburua. "Langile ohi gehienek langabezia prestazioak agortzear dituzte, eta arazo horri beste bat gehitu behar zaio orain: bankuek, Banco Santanderrek bereziki, taldeari geratzen zitzaizkion ondareak enkantera atera nahi ditu, salmentarako abian jarritako negoziazioak saihestuz", salatu dutenez. Ondorioz, beharginez ustez, salmentatik eta horren ostean ordainduko litzatekeen hipoteka mailegutik kalte-ordainak ordaintzeko geratuko litzakeen apur hori ere jasotzeko aukerarik gabe geratuko lirateke, bankuek euren asmoekin aurrera egingo balute. Bankuak enkantea bertan behera uzten ez duela salatzeko, langile ohiek hainbat elkarretaratze egin dituzte jada Santander Bankuaren aurrean, Bilboko Jado plazan. Bihar, asteartea, urtarrilak 4, 11:30ean berriro elkartuko dira bertan, likidazioaren jarraipena egiteko batzordearen bilera dutela aprobetxatuz. Argazkian, 2009ko maiatzaren 20an, Barakaldoko epaitegi aurrean egin zuten elkarretaratzea Elecqui enpresako langileek, Ricardo Benedi enpresari algortarrak salaketa jarri izana gaitzesteko / © Sare Antifaxista.