Itzubaltzetako Ibar Nagusien Etxeak egutegi berria kaleratu du

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urt. 3a, 19:11

Itzubaltzeta / Romoko Ibar Nagusien Etxeak 2011rako antolatu dituen jardueren egutegia kaleratu du. Aurreko urteetan bezala, aurten ere egitarau zabala prestatu dute aisialdia dibertsifikatzeko hainbat ekimenekin, modu aktiboan eta parte-hartzailean gozatzeko helburuarekin. Antolatutako jarduerak ondokoak izango dira: irteera kulturalak, zenbait egunetarako txangoak (Girona eta Alacantera), ibilaldiak mendian, museoetara bisitak, txapelketak, jaiak, dantzaldiak, hitzaldiak, abesbatza eta ikastaro ugari, besteak beste. Egutegi berria eskuratzeko, Lope de Vega kaleko 12. zenbakian dagoen Ibar Nagusien Etxearen egoitzara zein www.getxo.net webgunera jo daiteke. Informazio gehiagorako 944 660 150 telefono zenbakira dei daiteke. Argazkian, Itzubaltzetako aitona-amonak gimnasia egiten.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun