San Juan leioaztarra ez da Arabako ustezko ustelkeria auziko ikerketa batzordera joan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urt. 3a, 20:37

Eusko Legebiltzarrean gaur abiatu dute De Miguel edo Miñao auziko ikerketa batzordea. Baina azalpenak ematera deituta zegoen pertsonetako bat, Leioako EAJko zinegotzi izandako Iñaki San Juan Bilbao, ez da azaldu, albiste agentziek zabaldu dutenez. Batzordeak bigarrenez deituko du eta orduan ere agertzen ez bada, Fiskaltzara joko du desobedientzia leporatuta. Kartzela zigorra ekar diezaioke horrek. Horrenbestez, urtarrilaren 17an, goizeko hamarretan, dauka hitzordua San Juanek. Leioaztarra da Ortzi Muga (2006ko apirilean eratua) eta Errexal (2005eko urrian sortua) enpresen "administratzaile bakarra". Sumarioan jasotzen denez, ustez arrazoitu gabeko zenbait kontratu eta diru jaso zituzten hiru enpresen artean daude horiek. Argazkian, Leioako udaletxea / © Leioa.net.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun