Otsailaren 15ra arte egongo da zabalik Getxo udalerriko gazte elkarteen jarduerentzako urteko diru-laguntzak eskatzeko deialdia. 2010ean bezala, guztira 28.000 euro bideratuko ditu aurten
Getxoko Udalak, gazte intereseko elkarteen ohiko gastuetan laguntzeko. Iaz 12 elkartek jaso zuten subentzioa. Irabazi asmorik gabeko erakundeek eska dezakete diru-laguntza, nortasun juridikoa baldin badute, udalerrian helbideratuta badaude eta 30 urtez azpiko kideak badituzte edota jarduera guztiak edo horietako batzuk neska-mutilei zuzenduta badaude. Aurkeztutako proiektuak 0tik 100ra arteko eskala batean baloratuko dira, kontuan hartuko diren 15 irizpideren arabera banatuz. Deialdiaren oinarriak
www.getxo.net orrian daude eskuragarri, udal iturriek jakinarazi dutenez. Argazkian, hainbat gazte, Koldo Iturbe zinegotzia eta Unai Amezaga Gazteria teknikariarekin / © Getxoko Udala.