Itsasadarrean topatu dute Gabon-egunean Bilbon desagertutako gizonaren gorpua

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urt. 4a, 18:59

Gabon-egunean Bilbon desagertu zen 71 urteko gizonezko bat hilik topatu dute gaur eguerdian, itsasadarrean, Areetako Evaristo Txurruka moila parean. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, gorpua 12:20an topatu dute, eta Gurutze Gorriak uretatik atera du. Gizonaren sendiak Gabon-egunean salatu zuen desagertzea. Atxuri auzo bilbotarrean ikusi zuten azkenengo aldiz .JM.R.V. inizialak zituen 71 urteko gizonezkoa, abenduaren 24an, desagertu baino lehen. Erreskate taldeak bila izan ziren, baina ez zuten aurkitu. Argazkian, Gurutze Gorriko erreskate taldea aurreko maniobra batzuetan / cc-by Irekia.net - Eusko Jaurlaritza.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun