Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak ez du euskal preso politikoen eskubideen aldeko larunbateko manifestazioaren aurkako neurririk hartuko,
Eitb.com agerkari digitalak zabaldu duenez. Martxa Bilboko Aita Donostia plazatik abiatuko da 17:30ean. AVT Terrorismoaren Biktimen Elkarteak eta PPk manifestazioa
debekatzea eskatu zuten atzo. UPyD alderdiak eta Dignidad y Justicia elkarteak gauza bera egin dute gaur Espainiako Auzitegi Nazionalean. "Presoen argazkiak eta pankartak erakuts daitezkeenez, martxa legez kanpokoa izan litekeela" argudiatu dute horiek guztiek. "
Egin dezagun urratsa" ekimenak deitu du manifestazioa eta, beste askoren artean, Etxeratek eta Gernikako hitzarmenaren sinatzaileek (EA, ezker abertzalea, Aralar, Alternatiba, Abertzaleen Batasuna...) babestu dute. "Egin dezagun urratsa" ekimenaren webgunearen bidez 4.500 atxikimendu baino gehiago jaso dituztela jakinarazi dute Carlos Aznarez eta Iratxe Esnaolak, deitzaile guztien izenean, gaur Bilbon egindako agerraldian. Argazkian, gaurko agerraldia / © Etxerat.