Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, 100 kilometro orduko haize boladak espero dira asteazken eta ostegunerako. Hori dela eta, alerta horia ezarri du bi egunetarako Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak. Euskalmetek dioenez, bihar haize bolada zakarrak izango dira eguerdiko hamabietatik gaueko hamabiak arte, batez ere haizeguneetan. Hegoaldeko haizea izango da eta mendi inguruetan 100 kilometro orduko abiadura gainditzeko probabilitatea dago. Ostegunean ere haizete gogorrak izango dira.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!