Bihar, urtarrilak 5, Errege Magoen desfileak hartuko ditu Getxo udalerriko kaleak. Zortzi karrozek eta bi fanfarrek egingo dute bi zatiko ibilbidea: lehenengoa, Getxon eta Algortan; eta, bigarrena, Areetan eta Itzubaltzeta / Romon,
Getxoko Kultur Etxeak zehaztu duenez. Kabalgataren lehenengo zatia Andra Mari kiroldegian hasiko da 18:00etan. Maidagan eta Aingeruaren Etorbidean zehar ibili ondoren, Algortako Telletxe eta Maria Andresena kaleak zeharkatuko ditu, Kasino aurrean amaitzeko. Zati hori amaitu eta gero, 19:00ak aldera, Errege Magoak Algortako kultur etxera (Villamonte) joango dira, txikitxoekin mintzatzera. 19:30ak aldera, desfilearen bigarren zatia hasiko da, Areeta eta Itzubaltzetan. Areetako Etorbidetik abiatuta, ibilbidea ondokoa izango da: Kale Nagusia, Ezekiel Agirre, Kresaltxu, Gorbeia eta Gobelaurre. 20:15ean, Errege Magoak Areetako Andres Isasi Musika Eskolara joango dira, haurrekin egoteko. Argazkian, Baltasar erregearen karroza / © Getxoko Kultur Etxea.