Leioako Udalak abian jarritako wifi zerbitzuaren erabiltzaileen kopurua "nabarmen" egin du gora, azaroan Kultur Leioaren kanpoaldean eta Pinosolo zonaldean jarritako bi gune berriei esker, tokiko iturriek adierazi dutenez. Orotara, 3.878 lagunek eskatu dute wifi-a erabiltzeko bonuren bat. Horietatik 2.912 erabiltzailek azaroa baino arinago erabiltzen ziren ordu bateko txartelak eskatu zituzten. Ordutik aurrera, 839 lagunek 24 orduko bonu berriak eskatu dituzte eta 127 leioaztarrek urte osokoak hartu dituzte. Kopuru horrek gorantz egingo duela uste dute udal arduradunek, herriko hainbat lekutan wifi gune berriak jarriko direlako. Guztira, 80.000 euroko aurrekontua duen proiektuak 12 wifi gune ezartzea aurreikusten du, Leioako zonaldeen gehiengoa hartuz (erdialdea eta auzoak). Laster gune publiko gehienetan zerbitzu hori erabili ahal izatea da helburua, zehaztu dutenez. Argazkian, erabiltzaile bat Kultur Leioa kanpoaldean / © Leioa.net.