"ElkARTasun tailerra" abiatuko dute etzi Larrabasterran

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urt. 5a, 17:22
Ostiral honetan, urtarrilak 7, "ElkARTasun tailerra" ekimenaren aurkezpena egingo dute Plaza Beltza herri kulturgunean. Hitzordua 19:00etan jarri dute, Larrabasterrako Akilino Arriola kaleko egoitzan. "Artea eta sormenaren bidez, espetxeko hormen bestaldera, gure elkartasuna helarazi nahi dugu", antolatzaileek adierazi dutenez. Astero egingo dituzte jarduerak. Bestalde, hilaren 13an, osteguna, “Memoria de una hija de Oshun” izenburuko dokumentala (73 minutu) proiektatuko dute, "Resumen latinoamericano" aldizkariak antolatuta. Saioa 19:00etan hasiko da eta Maria Torrellas zuzendaria ere bertan izango da, filma ikusi ostean solasaldian aritzeko. Maria Farias dantzari afro-uruguaitarrari buruz dihardu dokumentalak. XX. mendean bertan esklabotza sufritu zuen horrek. Azkenik, hilaren 20an, “Datorkigun polizia” izenburuko hitzaldia eskainiko dute Plaza Beltzan, 19:30etik aurrera. Horren bitartez, "euskal poliziaren bilakaera eta gizartearen militarizazioari" buruzko hausnarketa egingo dute. Bestalde, literatura tailerra, kontsumo taldea eta josteko zein arropa konpontzeko txokoa martxan daude Akilino Arriola kaleko herri kulturgunean. Argazkian, neska bat liburua irakurtzen Plaza Beltza kulturgunearen inaugurazioan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun