Azterketa garaia gertu dela,
Getxoko Udalak ikasteko gelak zabalduko ditu udal liburutegietan eta tokiko hiru ikastetxetan: Juan Bautista Zabala eta Romo eskoletan eta Julio Caro Baroja institutuan, hurrenez hurren. Urtarrilaren 8tik 30ra bitartean, astelehenetik igandera zabalik egongo dira leku horiek. Villamonteko liburutegiak 70 toki eskainiko ditu, San Nikolasekoak 68, eta Gobelakoak 44. Santa Eugeniako kultur etxeak, berriz, 100 leku eskainiko ditu eta Villamontekoan eskuragarritasunaren arabera erabili ahal izango dira gelak. Izan ere, hitzaldi eta batzarrak izaten dira bertan. Azkenik, Juan Bautista Zabala eta Romo ikastetxeek eta Julio Caro Baroja institutuak ikasleen eskaerak betetzeko behar beste gela zabalduko dituzte (
ikusi ordutegiak / pdf). Argazkian, Leioa eta Erandioko campusean ere zabaldu ohi dituzte ikasteko gelak / © EHU.