Audiogida bidez ere ezagut daiteke Erandio

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urt. 5a, 20:19
Erandioko Udalak abenduaren erdialdean martxan jarri zuen MP4 formatuko audiogiden mailegu zerbitzua, “Erandio behargina eta industriala: bertako iragana eta oraina bidaia batean” goiburu hartuta. Horrela, udalerriko gaur eguneko arkitektura ondarea era berritzailean ezagutu ahal izango dute erandioztarrek zein bisitariek. Audiogida erabili nahi duenak Altzagako kiroldegian izango du eskura, gehienez ere hiru ordutarako, astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 22:00etara. Larunbatetan, berriz, 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara dago aukera. Eta igandeetan, goizez bakarrik, 9:00etatik 14:00etara. Audio-gidaren maileguaren prezioa euro bat izango da. Argazkian, itsasadarra Erandio parean / © Erandio.net.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun