Film laburren lehiaketa berria kaleratu du Nontzeberrik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urt. 5a, 21:08
Nontzeberri.com kultur atari euskaldunak Nontzefilmak Zinema eta Animazioko Film Laburren Lehiaketaren edizio berria jarri du martxan, Bilboko Zinema Fantastikoaren Jaialdiaren (FANT) laguntzaz. Aurten, estreinako aldiz, iragarki-lehiaketa abiatu dute, Nontzefilmak.com webgune berria bultzatzeko asmoz. Filmak datorren otsailaren 25eko 13:00etara arte aurkezteko aukera izango da, Bilboko orduaren arabera. Lanak euskaraz zein espainolez onartuko dituzte, baita beste hizkuntzaren batean ere, baina "euskaraz edo gaztelaniaz ez diren film laburrei azpitituluak (euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez) jartzeko gonbitea luzatzen zaie egileei, ahalik eta jende gehienak uler dezan", antolatzaileek jakinarazi dutenez. Gainera, FANTen barruan egiten den lan sari-banaketan erakutsiko diren lan onenak euskarazko azpitituluak izango dituztela iragarri dute. Sarietan, guztira, 10.000 euro erabiliko dituzte. Argibide gehiagorako, eta jadanik heldu zaien lan andanez gozatzeko www.nontzefilmak.com-era jo daiteke. Argazkian, Iñaki Reyna sopeloztarraren "Elisabeta" filmak irabazi zuen iaz euskarazko saria.
Nontzefilmak 2011 Lehiaketaren iragarkia, Nontzeberri.com-en eskutik:



Iñaki Reyna Mendizabal sopeloztarraren "Elisabeta", Nontzefilmak 2010 Lehiaketaren Euskarazko Saria, Nontzeberri.com-en eskutik:

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun