Kuban zehar bira egingo du Josu Doncel musikari algortarrak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urt. 7a, 18:38
Josu Doncel Algortako Hezetasun auzoko musikari gazteak Atlantikoa zeharkatuko du urtarrilaren 25ean, Kuban barrena bira egiteko asmoz. Bidai horretan izango du lagun Castreño y Tu taldeko Urko. Hala ere, aurretik ozeanoaren alde honetan eskainiko ditu hainbat kontzertu. Gaur bertan, Itzubaltzeta / Romoko Anaiak (Billares) tabernan izango da, gaueko bederatzietatik aurrera. Bihar, larunbata, Larrabasterrako Iberre tabernan joko du Doncelek, 22:00etan hasita. Azkenik, hilaren 20an, ostegunarekin, Bilboko Zazpi Kaleetako La Marina tabernan izango da abeslari algortarra, 20:30ean. Beste hainbat emanaldi hitzartuta ditu Doncelek, baina oraindik ez diote datarik zehaztu aipatu duenez. Argazkia: © Josu Doncel.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun