Atzo, ostirala,
Plentzia ta Gorlizko Gazte Asanbladak (PGGA) berriki okupatutako etxeraino gerturatu zen Ertzaintza. Jabeak salaketa jarri ostean, gaueko bederatziak aldera heldu ziren Andra Mari kale plentziarreko 1 zenbakian dagoen
Ermitatze gaztetxera poliziak. Bertan zen neska-mutil mordoaren artetik zazpi identifikatu zituzten ertzainek. Eta horiei guztiei epaiketa azkarra egingo diete asteartean, usurpazio delitua egotzita, gazte asanbladak berak UKBERRI.NETi jakinarazi dionez. Goizeko 9:30etik aurrera agertu beharko dira Getxoko Justizia Jauregian, Negurin. Bestalde, ertzainen aldetik "tratu apalgarriak" jaso zituztela salatu dute gazteek. Argazkian, orain egun batzuk Plentziako alde zaharreko Uriartenatxikia etxea okupatu dute gazteek. Antolin Deuna plazatxoan dagoen eraikinean Ermitatze gaztetxea sortu dute / © Plentzia eta Gorlizko ezker abertzalea.