Sutea izan da Erandioko Faoeta auzoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urt. 8a, 14:32
Erandion sutea izan da gaur eta mendiko kilometro bat harrapatu du. Ez da zauriturik egon, Ertzaintzaren iturriak aipatuz albiste agentziek zabaldu dutenez. Sugarrak goizaldeko 4:30ean hasi dira Faoeta auzo erandioztarrean eta oraindik ez dira ezagutzen sutea eragin duten arrazoiak. Sua Enekuri eta Sondika arteko kilometro bateko lerroan zabaldu da basoberatik eta landa gunetik. Ertzaintzak esan duenez, ez dute inor etxetik atera behar izan. Bi orduko lanaren ostean, Derio eta Bilboko suhiltzaileek sutea itzaltzea lortu dute. Iazko otsailean leku berean beste sute bat izan zen. Argazkian, suhiltzaileak artxiboko irudian.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun