2011eko urtarrilaren 15ean, sareko entziklopedia libreak, Wikipediak, 10. urte beteko ditu. Egun horretarako hainbat ekintza antolatu dira mundu guztian zehar eta Euskal Herrian ere ospatzeko asmoz dabiltza Euskarazko Wikipediaren administratzaileak. Horregatik, urteurrena auzolanean burutzeko asmoz, internauta euskaldunengana jo dute ospatzeko ideiak proposa ditzaten. Horretarako,
wiki-orria prestatu dute. Dena den, ez dute baztertu ospakizunak atzeratzea.
Euskarazko Wikipedian 63.053 artikulu aurki daitezke. Gaur egun, eduki gehien duten 50 wikipedien artean dago, 44. postuan. Bestalde, hautsak harrotu ditu Wikimedia Fundazioak entziklopedia askea eta beste proiektu batzuk sakontzeko urtero antolatzen duen
Wikimania topaketa aurten Haifan egitea, abuztuko 4tik 7ra. Palestinako hiria 1948ko Nakbaren ostera Israelgo Estatuaren zati bat da eta antzinako hiritar asko Libanon errefuxiatuta bizi dira. Wikimania boikoteatzeko deia egin dute jada euskal internauta batzuek. Irudian, Wikipediaren logotipoa / ©
Wikimedia Foundation.