ETAk bidalitako bideoa
ETAren agiria
Bruselako eta Gernikako adierazpenen sinatzaileei erantzunez, su-eten iraunkor, orokor eta egiaztagarria aldarrikatu du ETAk. Hala jakinarazi du "Gara" egunkarira eta Euskal Irratietara bidalitako agiriaren bidez (pdf). "Nazioarteko komunitateak egiaztatu ahalko duen su-eten iraunkor eta orokorra adieraztea erabaki du ETAk. Horixe da behin betiko konponbiderako prozesuarekiko eta konfrontazio armatuaren amaierarekiko ETAk duen konpromiso irmoa", dio hitzez hitz erakunde armatuak agirian. Hiru hizkuntzetan bidali du ETAk agiri berria (euskaraz, espainolez eta ingelesez). Lehenengo bi hizkuntzetan bideoa grabatu du erakundeak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!