Gainera, Estatu espainiarrean aurreko denboraldian burututako lan ona egin nahi dute aurten ere: "Espainiako txapelketa irabazi nahi dugu, erlojupekoan eta bidean, baina batez ere Espainiako Kopa irabazi nahi dugu, Elitean eta 23 urtez azpikoan". UCI Lointek taldeak otsailean hasiko du lehia, Olot get Van Nieewlanden (Belgika). 11 txirrindulariz osatuta dago: Anne Marie Schmitt, Judit Masdeu, Fanny Riberot, Belen Lopez, Leticia Gil, Mireia Epelde, Esther Alves, Lucia Gonzalez, Arantza Garcia, Emilie Blanquefort eta Eneritz Iturriaga. Taldeko zuzendaria Loli Sansano da, bigarren zuzendaria Miguel Sanchez da eta mekanikoa Xabier Angulo da.
Hotel Modus-Vivendi
Bere aldetik, Hotel Modus-Vivendi taldean 15 txirrindulari ariko dira kadete (Melany Garcia, Paula Mora, Yaiza Agirre, Arantza Dilla, Ainara Simon eta Yaiza Vega), junior (Irati Idirin, Ruth Telleria, Estibaliz Moran, Ainhoa Candil eta Eider Merino) eta 23 urtez azpiko (Sandra Trevilla, Yaiza Grande eta Mar Bonnin) mailetan. Zuzendaria Jasone Castresana da eta bigarren zuzendari eta mekanikoa Adrian Fernandez.