Euskal Herriko Unibertsitatea ere itxaropen horri atxiki nahi zaio, ondo dakigulako bizi dugun une hau oso garrantzitsua izan daitekeela. Horregatik, nahi genuke unibertsitate giroko eztabaidetan ohikoak diren balioak hedatzea etorkizunean eztabaida politikora ere: ideiak askatasunez erkatzea, hipotesiak argudio bidez onartzea edo baztertzea, adostasun-guneak aurkitzen ahalegintzea, eta, batez ere, sentsibilitate guztiek hitzaren bidez parte hartzea, eta ez, inola ere, indarra erabiliz.
Aukera baten aurrean gara. Gizarteak eta erakundeek bakezko elkar bizitza eraikitzeko lanean jarraitu behar dugu, hori baita belaunaldi berrientzat utz genezakeen ondarerik baliotsuena.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.