Leioako Errekalde plazan kokatuta egon den izotz pistak bisita ugari jaso ditu Gabon opor hauetan. Guztira 5.519 lagun izan dira bertan, orduro 31 lagun bataz beste, udal iturriek emandako datuen arabera. 175 orduz egon da zabalik. "Ekintza hau Leioako Merkatarien Elkartea eta Udalaren arteko akordioari esker jaio zen, herriko merkataritza sustatzeko asmoz eta bide batez leioaztarrei aisialdi aukera berri bat emateko amoz", azaldu dutenez. Gogoratu behar da sarrera euro bikoa izan dela, baina Leioako dendetan erosi dutenak musu truk sartu ahal izan direla. Datuen arabera, ekintza arrakastatsua izan da. Hori dela eta, antolatzaileek adierazi duten bezala, hurrengo Gabonetan ere ekintza bera eskaintzeko aukera zabalik dago. Argazkian, Algortako Biotz Alai plazan ere egon da izotz pista / © Getxoko Kultur Etxea.