Urdulizko
Ayoberri sagardotegiko jabeak tabako-makina ostatuko sabaian eskegi du. Erretzeko debekuaren aurka protesta egin nahi izan du horrela, eta "legea aldatu arte" hor utziko duela adierazi du. Sagardotegiaren sarreraren aurrez aurre eskegita dago makina, denok ikusteko moduan. Orain dela lau urte, ostalariak 30.000 euroko inbertsioa egin zuen erretzaile eta ez erretzaileen guneak banatzeko, eta kristalezko 'eraikin' horren sabaian eskegi du makina. Ostalariaren hitzetan, bere sagardotegira doana "jatera, edatera eta erretzera" doa, eta hori ezin bada egin, "ez dago ados" legearekin. Horren arabera, bezeroek makina ikusten dutenean "zur eta lur" geratzen dira. "R.I.P Ministerioaren aginduz" eta "Tabakoaren aurkako legeagatik zigortua" idatzita duten kartelak jarrita daude makinan eta horien ondoan, erretzaileen gunea zela iragartzen zuen kartela. Argazkian, Ayoberri sagardotegiaren kanpoaldea / © Ayoberri sagardotegia.