Ostegun honetan, hilak 13, “Memoria de una hija de Oshun” izenburuko dokumentala (73 minutu) proiektatuko dute Plaza Beltza herri kulturgunean, "
Resumen latinoamericano" aldizkariak antolatuta. Saioa 19:00etan hasiko da, Larrabasterrako Akilino Arriola kaleko egoitzan. Maria Torrellas filmaren zuzendaria ere bertan izango da, ikusi ostean solasaldian aritzeko. Maria Farias dantzari afro-uruguaitarrari buruz dihardu dokumentalak. XX. mendean bertan esklabotza sufritu zuen horrek. Azkenik, hilaren 20an, “Datorkigun polizia” izenburuko hitzaldia eskainiko dute Plaza Beltzan, 19:30etik aurrera. Horren bitartez, "euskal poliziaren bilakaera eta gizartearen militarizazioari" buruzko hausnarketa egingo dute. Bestalde, literatura tailerra, kontsumo taldea eta josteko zein arropa konpontzeko txokoa martxan daude Plaza Beltzan. Argazkian, neska bat liburua irakurtzen kulturgunearen inaugurazioan.