Irailaren 25ean Euskal Herriko hainbat eragile politiko, sindikal eta sozialek "Bake bidean aterabide demokratikoen akordioa" izenpetu zuten Gernikan. "Gatazka politikoa eta borroka bortitza bake-eszenatokirantz eta konponbide demokratikorantz bideratzeko Euskal Herrian bizi dugun aukera" baliatzea da sinatzaileen helburua. Akordioaren helburu zein edukiak era zuzen batean aurkezteko asmoz, ez dira gutxi egiten ari diren ekitaldiak. Getxo udalerrian herriz herri egiten ari dira aurkezpenak. Lehenengoa abenduaren 22an izan zen, Itzubaltzeta / Romoko kultur etxean. Hilaren 28an, berriz, Algortako Villamonte kaleko kultur etxean egin zuten. Azkenik, bihar, asteazkena, Getxoko Andra Mari pilotalekuan aurkeztuko dute Gernikako Akordioa, 19:30ean. Bitartean, Sopelan, ostiral honetan jarri dute hitzordua, 19:00etan, Kurtzio Kultur Etxean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!