[© Halabedi.org] 2010eko uztailaren 25ean, Santiago egunean (Gasteizeko Andra Mari Zuriaren jaien testuinguruan), Blusa eta Nesken Batzordeak Euskal preso politikoen senideei elkartasuna adierazteko ekitaldia antolatu zuen, urtero bezala. Bertan, Oihane Perea eta Josu Ormaetxea bertsolariek hartu zuten parte. Ekitaldian bertsotan egiteaz gain, presoen senideak oholtzara igo zitezen dei egiteko, zegozkien presoen izenak irakurri zituzten mikrofonoan. Ekitaldiak Gasteizko Udalaren eta Herrizaingo Sailaren baimena bazuen ere, Ertzaintza presente egon zen bertan, eta hiru lagun identifikatu zituen. Argazkian, Oihane Perea / © Hala Bedi irratia.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!