![](http://farm6.static.flickr.com/5202/5340100834_e26c768669_m.jpg)
Goizeko 9:30etik aurrera deituta zeuden Getxoko Guardiako Epaitegian joan den ostiralean Ertzaintzak Plentziako Ermitatze gaztetxean
identifikatutako zazpi neska-mutilak. Horietako batzuk aurkeztu diren arren, ez dute deklaratzerik izan. Hasiera batean, atzerapenaren arrazoia "sare informatikoan matxura" zela adierazi diote epaitegiko langileek Iñaki Carro
Bilboko Okupazio Bulegoko abokatuari. Lehenengo gaztea sartu behar zenetik bi ordu igaroak zirela, berriro joan da galdetzera letradua. "Matxura ikusita, epailea beste zereginetan" zebilela esan diote orduan. Hala ere, ez diote magistratuak laster hartuko zituen ala ez argitu. Eguerdiko 11:45 inguru zirela alde egin dute abokatuak eta gazteek. Izan ere, "arazo informatikoak tarteko", neska-mutilei agertze-akta egiteko aukerarik ere ez omen zeukaten tokiko langileek. Zazpi gazteei usurpazio delitua leporatzen diete, Antolin Deuna plazatxoko Uriartenatxikia etxeko jabeak salaketa jarri ostean. Argazkian, Ermitatze gaztetxea / © Plentzia eta Gorlizko ezker abertzalea.