Ostegun honetan, urtarrilak 13, “El consentimiento informado en la investigacion universitaria con seres humanos” izenburuko hitzaldia eskainiko du Pablo Simon Lorda doktoreak, Leioa eta Erandioko campusean. Hitzordua goizeko hamarretan jarri dute, Zientzia eta Teknologia Fakultateko paraninfo ondoko aretoan. Baimen informatua mediku-izapide formal bat da. Horren bidez, pazienteak prozedura terapeutiko eta diagnostiko zehatz bat onartzen du, horiei buruzko informazio egokia jaso eta gero, EHUko iturriek azaldu dutenez. Formula hori konplexutasun handiko ebakuntza jasan behar duten pazienteekin zein zientzia-esperimentuetan edota laborategietako frogetan parte hartzen dutenekin erabiltzen da. Doktoreak aurreratu duenez, “baimen informatua laguntza klinikoko harremanetan eta saiakuntza klinikoetan sakon garatu den gaia da. Hala ere, zailagoa da bere aplikazio osoa gauzatzea gizakiekin egiten diren ikerketa mota anitzetan, bere lagin edo datuetan unibertsitate-ikerketetan”. Argazkian, EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatea.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!