Igande honetan, urtarrilak 16, beteko dira bost urte,
Aitor Elortza Unanue erbestealdi luze baten ondorioz hil zela Baionan, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak
Etengabe bitakoraren bitartez zabaldu duenez. Bere heriotzaren bosgarren urteurrenean ere iheslari politiko algortarra izango dute gogoan. Hitzordua ostiralean jarri dute, 20:00etan, Telletxe plazan; ohiko lez bertan egingo baitute euskal preso politikoen aldeko elkarretaratzea. Elortzak Ipar Euskal Herritik Mexikora ihes egin zuen 80eko hamarkada hasieran. Ondoren, Ipar Euskal Herrira bueltatu zen berriro eta 1991ko maiatzean atxilotu eta Fresnesen (Paris) espetxeratu zuten 1992ko arte; 1993an epaitu ondoren, absoluzioa jaso zuelarik. 1994an berriz atxilotu zuten eta Metz-era bidali zuten. Bertan, zaintzapean ostatu batean bizitzera behartu zuten. Aste batzuk beranduago, konfinamendua apurtu eta Euskal Herrira bueltatu zen. Azkenik, gaixorik, hilik aurkitu zuten bere etxean 2006ko urtarrilaren 16an. Argazkian, iheslarien aldeko aldarria Algortan.