Herriko presoen azken urtebetetzeen jaia egingo dute ostiralean Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urt. 13a, 00:44

Urtarrilean zehar izango dira Pol Asensio, Iker Beristain "Beris" eta Endika Lejarzegi euskal preso politikoen urtebetetzeak. Hori ospatzeko, urtebetetze jaia egingo dute etzi, ostirala, Algortako Amnistia tabernan. Ordua 20:30ean jarri dute, ostiral guztietan egiten den elkarretaratzea baino ordu erdi beranduago. Besteak beste, musika, giroa... eta sorpresak izango dira. Asensiok ostiralean bertan egingo ditu 32 urte. Beristainek, berriz, hilaren 20an beteko ditu 33 udaberri. Azkenik, Lejarzegiren urtebetetzea 26an izango da. Hori dela eta, hiruei postala, gutuna edo zerbait bidaltzeko aukera ona (ikusi helbideak) dela adierazi du Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. Argazkian, urteko azken ostiraleko Algortako kontzentrazioaren irudietako bat.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun