Egunotan hainbat kontzertuz gozatzeko aukera dute eskualdeko musikazaleek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urt. 13a, 01:16

Gaur hasita eta datozen egunotan zehar zenbait musika emanaldi ikusteko parada izango dute eskualdeko melomanoek. Besteak beste, tokiko pop-rock taldeei bultzada emateko asmoz, Getxo Zuzenean kontzertu zirkuitua abiatu zuen urrian Udalak. Urtarrilean ere ostegunero izango dira musika emanaldiak tabernetan, 20:00etatik 22:00ak arte, sarrera doan. Hurrengo kontzertua gaur bertan izango da, Mayor Reisman musika taldearen eskutik, Itzubaltzeta / Romoko West Side tabernan. Bestalde, Algortako Satistegi tabernan, Kuenta Atras taldeak joko du, 20:30etik aurrera. Bitartean, hilean behin musika akustikoa, leuna eta atsegina eskaini ohi dute Sopelako Laiak tabernakoek. “Musika aLAIA” izeneko egitasmoaren barruan, Cachivache hirukotea entzungai egongo da, tangoen bidez entzuleak Argentina eta Uruguairaino eramateko. Aipatu saioa bihar, ostirala, izango da, 21:00etatik aurrera. Argazkian, Kuenta Atras talde algortarra Txorimalo gaztetxean / © Kuenta Atras.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun