Getxoko Gabonetako parkeak 35.000 bisitari inguru jaso ditu abenduaren 20tik urtarrilaren 9ra irekita egon den bitartean, tokiko kultur arduradunek zabaldu dutenez. Aurten 25. urteurrena bete du Getxolandiak eta zenbait atrakzio, ludodeka bat, tailerrak eta; ohiko jolasez gain, kirol simulagailuekin eta izotz-pista batekin zabaldu du bere eskaintza. Azken horretan, gainera, 9.000 bat lagun izan dira. Getxoko Udaletik gogoratu dutenez, bi kokapen izan ditu parkeak: batetik, Areetako Xake plazako 2.500 metro koadroko karpa eta, bestetik, Algortako Biotz Alai plazako izotz-pista. Guztira, atrakzioz eta jardueraz beteriko 3.100 metro koadro izan dira. Argazkian, Algortako Biotz Alai plazan egon den izotz pista / © Getxoko Kultur Etxea.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!