Bestaldetik, bigarren nobedade garrantzitsu bat da, ohiko banakako eta gainontzeko sariekin batera, aurten aparteko oroigarria emango zaiola Iñigo Ortiz de Mendibil kulturista beteranoari. Kirol sariak atzo, asteazkena, eman zituzten ezagutzera Alvaro Gonzalezek eta Josu Loroñok, Kirol eta Komunikazio zinegotziek, hurrenez hurren. Gonzalezek aipatu zuenez, sariok “Getxoko herritarrek eta bertako taldeetan aritzen diren guztiek egiten duten kirolari balioa ematea" dute helburu. "Halaber, euren eskuzabaltasunari esker, kirolariek kirola egitea ahalbidetzen duten pertsonen –gurasoak, klubetako presidenteak, zuzendaritza batzordeetako kideak, ordezkariak, ...– lana aintzat hartzen dute garaikurrok. Sarituek lortutakoak bezalako kirol helburuak ezin dira lortu atzetik babesik ez badute”, gaineratu zuenez.
Sariak banan-banan
Banakako atalari dagokienez, kirolari senior (Kirol Sariak) eta junior (Kirol Berriak) onenen sariak, gizonezko eta emakumezkoetan, Javier Polo, Pablo Zabala, Isabel Rodriguez eta Jessica Rojasentzat izango dira, hurrenez hurren. Lau horien artetik aterako da, lehen aipatu bezala, 2010eko Getxoko kirolaririk onena. Gizonen, mutilen, emakumeen eta nesken talderik onenen garaikurrak Galea Futbol Taldeak, Getxo Arraun Taldeak (haurren 4 scull modalitatea), Getxo Errugbi Taldeak eta Bizkerre Futbol Taldeak (haurrak) jasoko dituzte.
Sari berezien atalari dagokionez, “Marka Hautsiz” (kirol egokitua) Jon Santacana eskiatzailearentzat izango da; “Kiroltasuna” saria (ibilbidea) Iñigo Mentxakak jasoko du, txirrindularitzari emandakoagatik; “Getxo Berrituz” (berrikuntza) Carlos Sergiok, Getxo Kirolak udal erakundearentzat garatutako Eskola Kirol Plana dela eta; “Getxo Zabala” (altruismo saria) Miguel Martinezek hartuko du, Arenas Cluben egindako lanagatik; eta “Aitzindariak” izenekoa Elvira Larrazabalentzat izango da, golfeko mitoa baita.