Zortzi egunez Hego Euskal Herriko hainbat herritan egongo da entzungai "Transgenikoak: laborategiak heriotza ereiten" izenburuko hitzaldia, Buter adituaren eskutik. Hain zuzen ere, Algortan egingo dute lehenengo saioa. Astelehen honetan, hilak 17,
Eztabaida gune antiautoritarioak hartuko du solasaldia, 19:00etatik aurrera. Antolatzaileen arabera, "ezkutuko arrisku batek inbaditzen ditu munduko herriak: transgenikoak. Munduko izaki guztien eboluzio prozesu naturalean kalte kontaezinak eragiten ari den inbasioa da. Inperialismo mundialaren beste adarretako bat den bioinperialismoak, bere etapa neoliberalean, gizadia harrapatu eta erailtzen du. Tiraniaren aurka hezkuntza eta antolakuntza herrikoiak garatzeko ezinbesteko beharrean aurkitzen gara". Argazkian, Eztabaida gune antiautoritarioa (Algortako Amesti kaleko 3. zenbakia) kanpotik / publicdomain Etengabe.