Indarrak biltzea adostu dute EAk, ezker abertzaleak eta Alternatibak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urt. 13a, 11:06
"Gizarte politika aldaketarako ezkerreko subiranisten eta independentisten arteko hitzarmena" aurkeztuko dute igande honetan ezker abertzaleak, Eusko Alkartasunak eta Alternatibak. Epe luzera, "ezker indartsu batetik, eskubide pertsonal zein kolektibo guztiak eta horien praktika babestuko eta egikarituko dituen agenda politikoaren aldeko konpromisoa" bilduko duen akordioa da, gaineratu dutenez. Hitzarmenaren hainbat xehetasun aurreratu dituzte jada , "Gara" eta "Berria" egunkariek. Horrek izango duen garapena, ordea, oraingoz zehaztu gabe dago. Igandean akordioa osotasunean aurkezten dutenean, argibide gehiago edukitzeko aukera izango da. Ekitaldi horretan elkarrekin daudela aprobetxatuta, urtarrilaren 27rako gehiengo sindikalak Espainiako pentsioen erreformaren aurka deitu duen grebarekin bat egingo dute hiru alderdiok. Argazkian, Ezker abertzaleak eta Eusko Alkartasunak elkarlanerako akordio estrategikoa sinatu zuten 2010eko ekainaren 20an Bilbon / cc-by-sa Lortu arte.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun