Dale ke Aun Respira (DAR) Uribe Kostako talde gazteak bere lehenengo diskoa kaleratu zuen azaroaren 3an.
MusikHerria herri diskoetxeak ekoiztuta, zortzi abesti berri dakartza "Unas pokas monedas" izeneko lanak; baita 2007an grabatutako maketaren lau kantak, jota bat eta Hamaika Telebistaren laguntzaz egindako bideoklipa ere. Ska doinuetatik rock-punk doinuetara doan lana da eta, grabaketan, besteak beste, Fernando Reincidentes taldeko abeslaria, Obrint Pas-eko Alberto (tronpeta) eta Marcos (tronboia), eta Naty Penadas por la Ley bandako ahotsa izan dituzte laguntzaile. Diskoa 5 eurotan jarri dute salgai,
dalekeaunrespira[abildua]gmail.com helbide elektronikoan eskatuta. Hala ere, Internet bidez,
doan eskuratzeko aukera ere badago, DAR taldeko lagunek jakinarazi dutenez. Argazkian, Dale ke Aun Respira taldea diskoaren aurkezpenean.