Urtarrilaren 28 eta 29rako autodefentsa ikastaroa antolatu dute
Uribe Kostako Mankomunitateko Berdintasun Zerbitzuak,
Urdulizko Udalak eta
Inola emakumeen elkartea tokiko emakumeen elkarteak. Horretarako, hainbat lan arlo planteatuko dituzte, eta horien bitartez aztertu eta sakonduko dute zergatik sortzen den indarkeria sexista. "Era berean, eraso jokabideak normaldu eta ondoren natural bihurtzeko prozesuan, hizkuntza, publizitatea, hedabideak, gorputz adierazmena eta musika gurekiko —emakumeekiko— zein garrantzitsuak diren ikasiko dugu", gaineratu dute antolatzaileek. Ikastaroa doakoa da, eta 14 eta 90 urte bitarteko emakume guztiek parte har dezakete. "Modu erraz batean eta teknika ikasterrazak erabiliz irakatsiko digute nola defendatu behar dugun geure burua eguneroko bizitzan modu batean edo bestean aurki ditzakegun sexu erasoen aurrean, geu baikara eraso horien biktimak", azaldu dutenez. Hilaren 28an, ostiralean, 16:00etatik 20:00etara izango dira eskolak. Eta hurrengo egunean, larunbatean, 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 19:30era. Urdulizko Kultur Etxean (Aita Gotzon, 16) egingo dute ikastaroa. Izena eman nahi duten emakume guztiek Inola elkartearen (946 763 496 /
inola[abildua]inola.es) edo Mankomunitateko Berdintasun Zerbitzuaren (946 579 282 /
berdintasuna[abildua]uribekosta.org) bitartez egin beharko dute. Eskoletara arropa erosoa eramatea eskatu dute. Argazkia: cc-by-nc-sa
praktikatu.