Langileria kaleko hainbat etxebizitzetako jabeak urduri zituen Ondiz mendiko magala indartuko du laster
Leioako Udalak. Tokiko iturriek adierazi dutenez, aipatu lanak Miramar Gunitados SA eta CNES Olabarri SL aldi baterako enpresa-elkarteari esleitu dizkiote jada, 152.716,95 eurotan. Hilabete honetan hasiko omen dira obrak eta hiru hilabetez luzatuko dira. Udal arduradunek azaldu dutenez, duela hilabete gutxi batzuk zonaldeko herritarrek euren kezka azaldu zuten mendira ematen duten ateek, hau da, Langileria kaleko 186 eta 190 zenbakien artekoek, arrailak eta hondaketa aztarnak zituztelako. Mendi-mazela erortzeko arriskua dago. Beharrezko ikerketa teknikoak egin eta gero, magala egonkortzeko lanak esleitu ditu, ahalik eta arinen irtenbidea emateko arazoari. Argazkian, Lamiako erdialdea lantegiak bota ostean / © Leioa.net.