"Getxon atzerritarren kopuruaren hazkundea etengabekoa eta moderatua da, profil aldakorrarekin, eta horrek harrerarako moduluak aldioro beharrezkoak izatea eragiten du", nabarmendu du Elena Coria Immigrazio Unitateko zinegotziak. Ildo horretan, esan duenez, "lanerako eta gizarterako ahalmenak lortzeko eskaintza malgua egotea oso beharrezkotzat jotzen dugu, baita udalerrian denbora luzeago bizitzen daramatenentzat ere". Zinegotziaren hitzetan, "erabiltzaileen mobilizazio sozialaren aldeko lan handia" egiten ari den Munduko Medikuak GKEaren eskutik, tailerrek "gizarte eta lan arloko berariazko prestakuntza eta gizarte-baliabideen, inguruaren eta harrera-gizartearen gaineko ezagutza" eskainiko dituzte.
2010eko balantzea
Guztira 96 lagunek (aurrekoaren antzeko kopurua) —horietatik %75 emakumezkoak— parte hartu zuten 2010eko 30 asteburutan antolatutako bost tailerretan. Iaz informatikako tailerrak izan ziren eskatuenak. "Datuek eta erabiltzaileei egindako iritzi inkestek agerian utzi dute Getxon Bizi programak ezinbesteko harrera duela Getxoko etorkinen artean", nabarmendu du Coriak. Parte-hartzaileen %87k Hego Amerikako nazionalitatea zuten eta berritasun bezala Ekialdeko Europako eta Afrikako lagun batzuk ere izan ziren. Bestalde, lagunen %40 egoera erregularrean zeuden; egoera irregularrean izan ziren onuradunen kopurua aurreko urtekoaren aldean jaitsi zen eta tramitatzen zeuden eta komunitarioen baimenak areagotu ziren.