"Beranduegi" web-telebista saioa estreinatuko du "Argia"-k asteartean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urt. 13a, 19:27
Asteartetik aurrera, Interneterako propio egindako "Beranduegi" telebista saioari ekingo dio "Argia"-k. Astekariak zabaldu duenez, euskarazko saio berriak "umore ukitua izango du, eta hamar minuturen bueltan ibiliko da; azken batean, WebTB formatuko saioa izango da". Astero, egunerokotasunari errepasoa, analisiak, elkarrizketa eta erreportajeak, Argia.com-eko blogarien idatziak, tartean Unai Brea kazetari berangoztarrarenak... eskainiko ditu: "atal ugari izango ditu saio berriak, baita internautei zuzendutako lehiaketa ere. Irabazleek sari ederrak jasoko dituzte: bi lagunentzako asteburu-pasak nekazal etxe eta hoteletan, bazkari edo afariak...", Lasarte-Oriatik azpimarratu dutenez. Horrela, egun Ibaizabal Telebista, Euskalherrian.info-ko albisteak2.0, eitb.com, Hamaika Telebista eta Tokitan.tv-k, besteak beste, ematen duten euskarazko eskaintza osatuko dute. Bitartean, Euskaltube.com berrirekitzeko kanpainak aurrera jarraitzen du. Argazkian, "– Gelditu makinak! – Beranduegi! Kar, kar, kar" hitzen pean saioa irekitzen duen irudietako bat / © Argia.com.
"Beranduegi TB"-ren aurrerakina (©) Argia.com-en eskutik



"Euskaltube bizirik!" bideoa, (cc-by-sa) Tokitan.tv-ren eskutik

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun