Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) ongietorria egin dio 1997ko Fisikako Nobel saridun
Claude Cohen-Tannoudji fisikari frantsesari, Europa Press albiste agentziak zabaldu duenez.
Zientzia eta Teknologia Fakultatea bisitatu du zientzialariak "Atomo ultrahotzak dituzten erloju atomikoei" eta "Fisika atomikoko interferentzia kuantikoei" buruzko lau hitzaldiko ikastaroa emateko. Harrera pribatua EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Dekanotzan izan da gaur, eta bertan, Carmelo Garitaonandia Bizkaiko campuseko errektoreordea, Esther Dominguez Zientzia eta Teknologia Fakultateko dekanoa eta Gonzalo Muga QUINST (Quantum Information Science and Technology) taldearen koordinatzailea izan dira. Claude Cohen-Tannoudji irakasleak Parisko Ecole Normale Superieure eskolan egiten du lan. 1997an Nobel saria jaso zuen, laser argia erabiliz atomoak hozteko eta harrapatzeko metodoak lantzeagatik. Argazkia: cc-by-sa
Pruneau.