Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak "Euskara aniztasunean" jardunaldia antolatu du urtarrilaren 25rako, Durangoko Landako elkartegian. Helburu nagusia egungo testuinguru eleanitzean euskarak duen eta izan beharko lukeen tokiaz hausnartzea da, eta alor horretan garatzen ari diren esperientzien berri ere emango da. Izen-ematea dohainik egin daiteke hilaren 20ra arte. Antolatzaileek adierazi dutenez, egoera soziolinguistikoa aldatu egin da, eta hizkuntza-aniztasun errealitate baten aurrean gaude. Horregatik, egoera horretan euskarak duen eta izan beharko lukeen tokiaz hausnarketa bultzatzea du helburu jardunaldiak. "Izan ere, gure herrietan bi hizkuntza egiten ziren denborak atzean geratu dira, eta hizkuntza ugari hitz egiten dira orain", azaldu dute. Argazkian, Jasone Mendizabal Topagunearen zuzendaria eta Iker Martinez de Lagos idazkari nagusia / cc-by-nc-sa Topagunea.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!