Kebab brotxeta mistoa da (otarrainxka, oilaskoa eta alga dira osagaiak), euskal ketchup goxo batez maneatuta (baratzeko tomateekin, piper txorizeroarekin, antxoa gazituekin, eztiarekin eta sagardo ozpinarekin eginikoa). Pintxoa bertoko tabernatan salduko da: Txomin, Arrantzale, Portu Zaharra, Itsas Bide eta Usategi ostatuetan, hain zuzen. “Diziplina anitzeko ekimen berria eta berriztatzailea da, arlo turistikoa eta artistiko-kulturala, argazkigintza, arkitektura eta gastronomia uztartzen dituena”, azpimarratu du Imanol Landa alkate getxoztarrak. Bere hitzetan, “udalerrira bisitariak erakartzeko eta bertoko ostalaritza establezimendutan aberastasuna sortzeko baliagarria izango da hori”.
“Getxok”, esan du Landak, “adierazpen artistiko berriei ateak zabaltzen dizkio. Dinamismoaren eta joera ekintzailearen irudiarekin batera, sormena, eta artelan honen izaera berritzailea eta ausarta sustatu nahi ditugu, Getxo desberdin, gazte eta aurrerakoia balorean jartze aldera”. Tokiko agintariak ziurtatu duenez, “ekimen honek elkarteekin eta gizarte zibiletik sortzen diren jarduerekin egiten duen elkarlanari buruz Udalak duen ustea indartzen du, herritarrak kultura pasibotik atereaz eta adierazpen artistikoan egile aktiboa bihurtuz”.
Ikusi bideoak (© Urtzi Altube - Ilanda.eu):