Nor dago pozarren? Ezker abertzalekoak, hau da, "kidea" galdu dutenak. Nor agertzen da ezkorren? Erakunde armatuaren mehatxupean bizi direnak. Nola uler daiteke? Zergatik ez dira poztu borroka armatuaren aurkakoak?
Poza ulertzen dut. Ulertzen dut familia nazionalistetan belaunaldietako odolusteari galga jarri nahi izatea. Ulertzen dut gurasoen lasaitasuna seme-alabek ez dutelako mendira jo behar izango. Ulertzen dut ilusioa, aukera berria zabaltzen delako hitz eginez eskuratzeko urteetan armaz eskatu dena.
Ezkortasuna ulertzeko modu bakarra da kalkulatzea zer duten galtzeko jarrera hori dutenek: statu quo historikoa, prepotentzian oinarritutako desberdintasun soziala, boteretsuaren pribilejioa, agintekeriaren babesa, injustizia bermatzen duen instituzionalizazioa. Bai, horrela ikusita, hobeto ulertzen da su-etenarekin poztu ez direnen jarrera.
Laura Mintegi idazle algortarrak atzo "Gara" egunkarian argitaratutako artikulua
[©